2019ko Egutegia eta Astola aldizkariaren 12. Zenbakia salgai jarri ditugu Gerediaga Elkarteko erakusmahaian. Elkarteko bazkideek doan jaso dezakete bere alea. Bestela, bakoitzak 5 euro balio ditu.


Durangoko Azokak ateak ixten dituenean, eskualdeko ohiko saltokietan eskuratu ahal izango da Egutegia. Izan ere, Astola urtekaria azarotik dago salgai.

2019ko Egutegia, ohikoa denez, Durangaldeko herri ezberdinetako argazki zaharrek janzten dute. Horman jartzeko moduko tamainu handiko formatuan errepikatu dute aurten ere.Durangoko Amankomunazgoarekin elkarlanean argitaratutako egutegia da.


Astola urtekariaren 12. Zenbakian, eskualdeari buruzko hamar bat erreportaje eta ikerketa argitaratu dira.