Anitza, baikorra eta arrakastatsua. Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure aurreikuspenak bete eta gainditu dira. Azoka borobila izan da, alderdi kuantitatibo eta kualitatiboan".

Bost egun hauetan Landakon, gainontzeko guneetan eta Durango osoan egon den giro ona azpimarratu dute Azokako antolatzaileek: "Azoka beste behin ere euskal kulturaren plaza izan da. Sortzaile, ekoizle eta bisitariak elkartzeko gunea: proiektu berriak sortu, plazaratu edo erosteko plaza, hausnarketarako eta euskal kulturaz gozatzeko".

Informazioa gehiago: durangokoazoka.eus