Gerediaga Elkarteak Gorakide bereizgarria jaso du, adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko konpromisoaren eskerronez. Durangoko Azokatik Irisgarritasun Kognitibiko Planean parte hartzen gabiltza. Bereizgarria Bizkaiko Foru Aldundiko prentsa aretoan eman da ezagutzera.

53. Durangoko Azokan, BBK Fundazioaren eskutik garaten ari garen “Kultura, guztion eskura” egitasmorako Gorabiderekin elkarlan berezia hasi genuen. Azoka ahalik eta irisgarrien izateko helburuarekin, bisita bereziak antolatu genituen urritasun kognitiboa duten pertsonekin. Euren esperientziatik egindako diagnostikoak hurrengo urteko azokak hobetzeko balio dezaten. Gainera, azokako lantaldean integratu genituen euretako batzuk eta bisitariekin hartuemanetan zeregin batzuetan laguntzaile izan ziren.