Martxoaren 31 guztietan batzen gara azken urteetan Andra Mariko elizpean. Durangarrek durangarrei egiten dioten omenaldia izaten da. 1937an izandako erasoetan hildakoak, zaurituak eta osteko ihesaldi eta urte gogorretan bizi izandakoei zor diegun aitortza izaten da ekitaldia.

 "Aztarnak. Durangoko bonbardaketa" ikus-entzunezko laburrarekin eman diogu aurten hasiera ekitaldiari. Ohorezko dantza, Kriskitin dantza taldearen eskutik etorri da. Mari Ardanza 91 urteko durangarrak egin du lekukoen eskutik izaten den lore-eskaintza. Eta haren bilobak, Idoia Bediaga abeslariak egin du aurten bonbardaketaren kantua bere. 

Argazkian klikatuz, ekitaldia jarraitzen ibilitako Joxe Amantegi durangarrak grabatutako bideoan duzu kantua entzungai.

M31 Idoia