Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak bosgarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
2022an, arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko da.

Beraz, antzerki, zirko, dantza, performance, magia … disziplinetako proiektuak edo beste kultur disziplina batekin uztartutako proiektuak aintzat hartuko dira deialdian.


Sortzaile berriaren definiziorako, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan.
Durangoko Azokako Szenatokia guneak 2019ko edizioan, euskarazko arte eszenikoen pieza laburren egitaraua eskaini zuen. Hurrengo edizioetan formatua errepikatzea izan zen asmoa, baina pandemia egoerara egokitu beharrak ez zuen egingarri egin. Sarituko den proposamena, 2023an, Szenatokiko eskaintza nagusia izatea da deialdi berriaren helburua.


Aurreko lau edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko eta proiektu digitalak saritu dira. Honako hauek:

  • 2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
  • 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
  • 2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
  • 2021: Barraka. Bideojokoa (57. Durangoko Azokan estreinatuko da)

 

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan eskuragarri izango dira: www.duragokoazoka.eus

Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaitzen da.