DATUEN BABESERAKO LEGEA
Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu GEREDIAGA ELKARTEAK jasotzen dituen datuen tratamenduari dagokionez:
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
GEREDIAGA ELKARTEA
G48113153
Larrasoloeta, 3 48200, Durango
946818066
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
GEREDIAGA ELKARTEAK burutzen dituen egitasmoetarako eta euren berri emateko.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean GEREDIAGA ELKARTEAREN datu basean gordeko dira.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
GEREDIAGA ELKARTEAK jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
Datu emaileak baimena ematen du GEREDIAGA ELKARTEAK datuok elkartearekin elkarlanean egitasmoak kudeatzen dituzten eragileei uzteko eta egitasmoen berri emateko kudeatzen duen azpiegitura birtualean erabiltzeko, beti ere EU-US Privacy Shield akordioare babesean (Informazio gehiagarria: https://privacyshield.gov)
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak GEREDIAGA ELKARTEARI emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio GEREDIAGA ELKARTEARI berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak GEREDIAGA ELKARTEARI bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea GEREDIAGA ELKARTEA bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan GEREDIAGA ELKARTEAK soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak GEREDIAGA ELKARTEARI eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan GEREDIAGA ELKARTEAK soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak GEREDIAGA ELKARTEARI bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea GEREDIAGA ELKARTEAREN posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.