Astola 2007 urtean jaio zen, Abadiñoko izen bereko auzoan Gerediaga elkarteak zuen egoitzan. Handik hartu genuen izena.
Hasierako ideia honakoa zen: Durangaldeari buruzko ikerketa gaiak eta historia aldizkari baten biltzea, baina “adituen” arlotik atera eta edonork ulertzeko moduan landuz eta erakutsiz.
Hasieratik argi genuekan gaiak sakon aztertu behar genituela, baina aldi berean bisuala izan behar zela, erakargarria eta errez irakurtzekoa.
Horretarako, zenbaki bakoitzean publiko ezberdinei zuzendutako gaiak aurkitzen ahalegindu gara. Aldi berean, gai horrek landuko dituen pertsona kualifikatuak izan ditugu alboan.
Orrialdea 2/2