Martxoaren 31ko bonbardaketan ehortzitakoen familiartekoak bilatzeko ikerketa lana
Durangok 1937ko Martxoaren 31n bonbardaketa handia jasan zuen. Ez zen bakarra izan, baina biktima gehien eta hondamendi handiena utzi zuen erasoa izan zen. Guztira, 336 biktima zuzen zenbatu ziren. Gehiago ere izan zirela baieztatu dezakegu, zeharkakoak kontuan hartu ezkero.
Erasoan hildakoak Durangoko kanposantura eraman ziren egunean bertan eta ostekoetan, eta asko hilobi komunetan lurperatu ziren. 2001.urtean Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko historialariak 1937ko Martxoaren 31n izan zen bonbardaketari buruzko liburua idatzi zuen eta bertan hilobi komunetan ehortzitakoen zerrenda argitaratu zuen. Biktima horiei buruz, baina, ez dakigu gehiago ezer. 84 gizon-emakumeri buruzko erreferentzia bakarra izen-abizenak kasu batzuetan, edota txarrenean lurperatu zituzten garaiko plaken erreferentzia-zenbakia baino ez dira.
Ehortzitakoak identifikatu eta gaur egungo familiarteko eta ondorengoak lokalizatzeko ikerketa lana burutu dute Gerediaga Elkarteak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak, Durangoko Udalaren babesarekin, eta Gogora Institutuaren diru-laguntzarekin. Hiru hilabeteko egitasmo xumea izan zen (2021eko urria-abendua), eta amaieran aurkitutako senitartekoekin topaketa egin zen. Ikerketak eman zituen bere emaitzak: 84 pertsonen zerrendatik, 51 lagun izen-abizenekin identifikatu ziren eta horietako 25en familiakoak aurkitu ziren.
Beheko zerrendan ikerketaren emaitza jasota dago. Dena dela, ikerketa-lerroa zabalik izango dugu. Beraz, beheko zerrendako izenetatik, haren oinordekorik bizi dela susmorik izan ezkero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi iezaguzu. Lagundu egiguzu hilobi komunetan ehortzita daudenen senitartekoak bilatzen.
DURANGO / IURRETA
Concepción Andrade Loma (zibila) - Familia aurkituta
Jose Aulestiarte Icaran (zibila)
Maria Cruz Arroyo Majadas (zibila)
Teodoro Domínguez Macías "Tululú" (zibila) - Familia aurkituta
Carmen Ereño Canales - Familia aurkituta
Marcelina Ferandez Pérez (bizila) - Familia aurkituta
Carmen Fuentes Alonso (zibila)
Arturo Gómez Fernçandez (desobiratua)
Jose Ignacio Irazabal Madariaga "Curro" (zibila) - Familia aurkituta
Sebastiana Larrinaga Iruri (Mardones leku batzuetan) (zibila) - Familia aurkituta
Dulce María Lezámiz Pérez (zibila)
Caridad Lezámiz Pérez (zibila)
Regino Mateo Reposo (zibila) - Familia aurkituta
Daniel Olea Garaita (zibila) - Familia aurkituta
Balasi Olea Garaita (zibila) - Familia aurkituta
Nicasio Pérez Argoitia (zibila)
Luis Tellitu Belausteguigoitia (gudari) - Familia aurkituta
Nicolás Uriarte Unamuno (gudari) - Familia aurkituta
Mª Teresa Uriarte Urriolabeitia (zibila) - Familia aurkituta
Victoriana Zabaleta Ormaechea (zibila) - Familia aurkituta
Carmen Zaldívar Goicoechea (zibila)
Concepción Zarandona Orbea (zibila) - Familia aurkituta
Anselma Barrueta Urcelay "la sillera"
Luis Altuna Aberasturi (zibila - desobiratua) - Familia aurkituta
Victoria Urriolabeitia Uribe (zibila) - Familia aurkituta
ABADIÑO
Florentina Lariz-Zubi-Errementeria Leaniz-Beascoa (zibila) - Familia aurkituta
MALLABIA
Vicente Larrinaga Güenechea (zibila) - Familia aurkituta
Martín de Astarloa y Zubia (gudari) - Familia aurkituta
ELORRIO
Pablo Azcarragaurizar Uríbarren (gudari) - Familia aurkituta
Marcos Cengotitabengoa Mendicoechea (gudari) - Familia aurkituta
JATORRI EZEZAGUNA
Florencio Bilbao Guerediaga (gudari)
BILBAO
Pablo Areitio Cuesta
Juan Lezama Larrea (gudari)
Avelino Rico Garcia (gudari)
Ricardo Crespo Ayerra (gudari) - Familia aurkituta
ERANDIO
Eduardo Blanco Ramos (gudari) - Familia aurkituta
BARAKALDO
Ricardo Redondo Mariscal (gudari) - Familia aurkituta
KARRANTZA
Vicente Santisteban Abascal (gudari)
ZALLA
Pabl Rolloso Álvarez (gudari) - Familia aurkituta
EIBAR
Feliciano Errasti Elgoibar (zibila) - Familia aurkituta
Vitoriano Lizarriturri Barrutia (zibila) - Familia aurkituta
ELGOIBAR
Ángel Suárez Echevarria (gudari) - Familia aurkituta
ARETXABALETA
Concepción Gago Raposo (zibila) - Familia aurkituta
DONOSTIA
Marcelino García Romeral (zibila)
Ignacio Lombide Alberdi (gudari) - Familia aurkituta
José Antonio Luengas Lapeña (erlijiosoa)
Marcelino Merino Rasines (gudari) - Familia aurkituta
Ángel Santillana Madrid (gudari) - Familia aurkituta
Eugenio Vergara Gutiérrez
Mauricio Ayestaran Elustondo (gudari)
Gerra Zibila Durangaldean
80. hamarkadan Gerediaga Elkarteak 1937ko martxoaren 31n Durangok bizi izandako bonbardaketaren gaineko ikerketarako, dokumentu, argazki, datu... bilketa hasi zuen. Ikerketak berak, baina, gaia zabalago jorratu beharra erakutsi zuen. Gutxi zegoen jasota bonbardaketaz eta gutxi gerra zibilaz.
Hasierako urteetan, batez ere Durangoko bonbardaketaren aurrekari, gertakaria bera eta ondorioak aztertu zituen Gerediagak. 2005. urtean "Durango.1937ko Martxoak 31" liburua argitaratu zuen, Jon Irabazalek idatzita.
2001. urtetik eta Gerediaga Elkarteak urteetan egindako eskariari erantzunez, martxoaren 31ean, bonbardaketako biktimen aldeko ekitaldia egiten da Durangon. 2005.urtean, Andra Mari basilikaren horma batean bonbardaketa oroituz ere plaka jarri zen. Era berean, ikerketa lanetan jarraitu zuen hurrengo liburuak kaleratuz: "Otxandio Gerra Zibilan 1936/37" 2003an, eta "Gerra Zibila Durangaldean (1936-1937)" 2007an.
Durango, baina, ez zen izan eskualdean bonbardatu zuten herri bakarra. Elorriok eta Otxandiok ere jasan zituzten bonbardaketak eta Durangaldeko gainontzeko herrietan gerra zibilaren eragin eta ondorioak bizi zituzten. Horregaitik, azken urteetan, ikerketak eremu zabalagoa hartu dute eta elkarteaz gain beste herri talde batzuk ere sortu dira helburu berdinarekin. Lan garrantzitsua egin du esaterako, Durango 1936 Kultur Erlkarteak. Bonbardaketako lekukotzak jaso eta webgune berezian sareratu dituzte.
Ikertu ez ahazteko. Gertatu zena ezagutzeko. Belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko.
Durangoko bonbardaketari buruzko dokumental historikoa