1875eko abenduak 27. Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian, Merinaldeko azken batzarra egin zen. Ordura arte, Durangaldeko alkate guztiak batzartzen ziren bertan.

Durangaldeak mendeetan erakunde propioa izan zuen gizarte-eskualdea egituratzeko eta herri arteko elkartasuna sustatzeko. Horretarako eskuduntza administratiboa zuen eta pertsonalitate juridiko eta politikoa aitortzen zitzaion.

DESKARGATU LIBURUXKA

Merinalde Eguneko ekitaldia Gerediaga baselizan egiten da, foru zelaiean dagoen eraikinean. Baseliza bera berrituta dago eta egun Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzetako bat da.

"Durangaldeko Teila"
Bi urterik behin, Durangaldeko Teila eskerron saria ematen du Gerediaga Elkarteak egun honetan. Durangoko Merinaldeko kanpoko norbaiti egiten zaion omenaldia da, Durangaldearekin izan duen lotura aitortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko.

1997an eman zen lehenengoz saria. Teila Arabako Olleriaseko Euskal Zeramikako Museoaren sortzaile, zeramista eta zuzendariak Blanca Gomez de Segurak egindakoa da.