1965eko ekainaren 7an sinatu zituzten elkarteko estatutuak eta Bizkaian erregistratu zen lehenengo kultur elkartea izan zen. Durango Merinaldeak historikoki izan duen garrantzia aintzat hartuta, eskualdearen historia, kultura eta ondarea balorean jartzea izan ditu helburu hasieratik.
Diktadurapeko garaian, kultur elkarte eta herri mugimendu askoren aterpe izan zen, horien egitasmoak eta ekintzak aurrera ateratzeko legezko babesa emanez. Besteak beste, gau eskolak, Geroa antzerki taldea, herrietako jai batzordeak.
"Hamabi harrien ahotsa" liburuan Jon Irazabalek eta Raquel Calvok, elkartearen 50 urteetako historia eta istorioak jaso dituzte. Hona hemen lehen kapitulua.