Eskerrik asko etorritako guztioi
2025/06/16

"Izan eta Eragin" ikuskizunarekin Gerediaga Elkartearen iragana, oraina eta etorkizuna hartu ditugu gogoan elkartearen 60. urteurrenean. Eguraldiari aurre eginez - tartea aterri, tarteka xirimiri zelako -, Gerediagako foru-zelaian batu ginen Durangaldeko hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkariekin batera, Gerediagako elkarteko bazkideak eta bidelagun asko. 200 bat lagun elkartu ginen elkarteari izena eman zion lekuan.
Gerediaga Elkartearen jardun nagusien errepasoa erakusten zuten ikus-entzunezko laburrak, dantza, antzerki, bertsolari eta musikaz tartekatu ziren. 22 urtez Gerediaga Elkarteko zuzendari izandako Nerea Mujikari jendaurrean eskerrak emateko ere aprobetxatu genuen. Gotzon Gomez elkarteko lehendakari berriak Bittor Arrizabalaga eskultorearen "Hitzen Txokoa" lan bildumako artelan bat oparitu zion denon izenean.
Ekitaldiko argazki galeria Elkarteko Instagram kontuan sareratu ditugu