Bisita gidatuak

DURANGALDEA


Durangaldeari Euskal Herriko Suitza txikia esan izan zaio inoiz. Oiztik zein Anbototik begiratu, paisaia zoragarria eskaintzen dio bisitariari. Bi tontorren arteko bailaran ere, liluratzeko moduko historia, istorio, leku eta ondarea aurkituko du bistariak.

Durangaldeko ondarea zaintzen, ikertzen eta zabaltzen dihardugu 1965ean elkartea sortu genuenetik. Dakiguna erakusteko prest gaude ezagutu nahi duenari, eta, horregaitik, bisita gidatuen eskaintza zabala prestatu dugu taldeentzat.

Durangaldeko herrietako historia, ondarea, paisaiak, tradizioak eta pertsonaiak ezagutzeko ibilbideak dira. Guztiak erraz egitekoak. Bakoitzari dagokion fitxan aurkituko duzu informazio zehatza.

BISITA ESKATU

Bisitaren bat zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066