Natur parkean murgilduta
ABADIÑO
Ezaugarriak
Haritz eta pago-motzez betetako baso ederretan barrena, Urkiolan garai bateko euskaldunen bizimodura hurbiltzen gaituzten arrastoak ezagutzeko bisita egingo izango da. Eta ez hori bakarrik. Euskal Herriko izaki mitologiko nagusiaren gordelekua ere ezagutuko dugu: Anbotoko Mariren koba.
Anboto mendilerro ikusgarri bateko tontorrik altuena da. Natur parkeak gailurrak igotzeko eta senderismorako aukera asko ekaintzen ditu.
Historia handiko tokiak ere badira: Urkiolako santutegia, esaterako. Santutegiaren aurrean, harritzarra ere badago. Kondairaren arabera, bikotekidea aurkitzen laguntzen du hiru buelta emanda.
Bisitan nabarmentzekoak:
● Urkiolako San Antonio Santutegia.
● Santa Apolonia ermita.
● Hiru gurutzeen miradorea.
● Urkiolako elur-zuloa.
● Saibigaineko lubakiak eta Gerra Zibileko arrastoak.
● Pago-motzak eta txondorrak.
Irteera puntua: Urkiolako autobus geltokian.
Iraupena: 3 ordu
Zailtasun maila: Ertaina*
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 350 € (BEZ barne)
Oharra: Mendi irteera da. Beraz, oinetako eta jantzi aproposaz gain, ura eta jatekoa eramatea gomendatzen dugu.
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066