Ikerlari Gazteak


Gazteen artean Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartea zaindu, ikertu eta zabaltzeko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin, Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa antolatzen du Gerediaga Elkarteak. Horretarako, euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera ematen ditugu.

V. Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa ZABALIK  (2025-2026)

Lanak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 14an amaituko da.

  • Gaia: Durangaldean edo Durangaldeko edozein udalerritan kokatuta, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lan aurkeztu daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika...
  • Euskaraz izango da.
  • Lana jatorrizkoa izan behar da. Adimen artifiziala kontsultetarako soilik erabili ahal izango da, inola ere ez testuen erredakzioa edo itzulpena egiteko. Ezinbestekoa izango da adimen artifizialaren edozein erabilera aitortzea eta zitatzea, gutxienez baliatutako tresna eta agindua (prompt-a) adieraziz.
  • Eskatzailea, edo eskatzaile taldeko kide bat gutxienez, Durangaldean jaio, bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza da.
  • Zuzenean edo zeharka giza eskubideak urratzen dituen edozein proposamen kanpoan utziko da.

Onartzen ditugun formatuak:

  • Artikulua: 2.000-4.000 berba.
  • Poster akademikoa: 52 zm x 86 zm.
  • Ikus-entzunezkoa: 4-8 minutu artean.
  • Podcasta: 10-20 minutu artean.

 Kategoria eta sari bakarra

1500 euroko sari bakarra egongo da eta 35 urte arteko gazteek hartu ahalko dute parte (1991an edo geroago jaiotakoak).

Bakarka edo taldean aurkeztu daiteke ikerketa lana. Taldeen kasuan, ez da beharrezkoa kide guztiak 35 urte artekoak izatea, baina bai gehiengoa. Adin-tartetik kanpo gelditzen diren taldekideek, gehienez ere, urtebetez gaindi dezakete erreferentziazko adin-tartea.

OINARRIAK IKUSI

Lanak bidaltzeko: gerediaga@gerediaga.eus