Markesaren paisaiak

BERRIZ


Ezaugarriak


Berrizko leku esanguratsuetako bat Markesaren lorategia da. Bi hektarea baino gehiago dituen natur-espazio honek, mundu osoko 27 zuhaitz eta landare espezio daukaz, bere urmael eta guzti.

Gaur egungo udaletxearen aurrealdean dago lorategia, garai batean Berrizko markesaren etxea izan zena. Eta arinago, Berriztarren Jauregia, gotorleku batean jatorria duen Erdi Aroko dorretxea.

San Joan Ebanjelariaren eliza ere nabarmentzekoa da. XVI. mendearen bigarren erdialdeko euskal testuinguru arkitektonikoaren adibide garbia da,  eta parrokiak gordetzen duen erretaula churrigereskoa Bizkaiko aipagarrienetako bat da.

Bisitan nabarmentzekoak:

● San Joan Ebanjelariaren Eliza, Bizkaiko erretaula churrigueresko finenetarikoa.
●  Udaletxea, antzinako Berriztarren Jauregia. 
● Markesaren lorategia
● Ganeketxeko bolatokia eta Elizondo Plaza
● Legañoko San Pedro ermita, Erdi Aroko nekropolia.
 


Irteera puntua:

Irteera puntua: Elizondo plaza

Iraupena:

Iraupena: 90 minutu

Zailtasun maila:

Zailtasun maila: Erreza

Taldea:

Taldea: Gehienez 25 pertsona

Hizkuntza:

Hizkuntza: Euskara, gaztelera

Prezioa:

Prezioa: 185 € (BEZ barne)

Oharra


Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066