Anbotopeko herria
ARRAZOLA
Ezaugarriak
Atxondo udalerriko hiru herrietako bat da Arrazola, Axpe eta Apatamonasteriorekin batera. Anbotopean, baserri eta olek osatzen duten paisaian laster iltzatu zen Durango-Arrazola trenbidea, gaur egun oinezkoentzat prestatuta dagoen bide berdea. Trenbideak mehategietako materiala eta bidaiariak garraitzeko funtzioa izan zuen.
Anbotori begira edo Anboto zelatari daukagula egingo dugu bisita. Urteko egun zehatzetan, gainera, gertakari astronomiko bitxia izaten da. Ilunabarrean, eguzkiak Anbotoko begietatik Sandroke ermitarantz argi egiten duelako.
Anboton bizi den Mariurrike ere, euskal mitologian izen handiko pertsonaia da, eta hainbat dira Arrazolan kontatzen diren istorioak.
Bisitan nabarmentzekoak:
● Arrazolako San Migel parrokia eta herri eskola.
● Ollargane, Bizkaiko datazio zaharrena duen baserria.
● Sandroke eta Anbotoko begietako eguzki-fenomenoa.
● Durango-Arrazola burdinbidea, oinez bidea gaur egun.
● Anbotoko Mariurrike.
Irteera puntua: Arrazolako plaza
Iraupena: 2 ordu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 230 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066