San Joan Ebanjelariaren arkitektura
BERRIZ
Ezaugarriak
San Joan Ebanjelariaren eliza XVI. mendearen bigarren erdialdeko euskal testuinguru arkitektonikoaren adibide garbia da. Bere estilo gotiko-errenazentistak garaian eraikuntza erlijiosoek jasan zuten aldaketa estilistikoaren erakusgarri txiki bat da.
Parrokiak gordetzen duen erretaula churriguereskoa ere Bizkaiko adibideen artean aipagarrienetakoa da.
Nola heldu ziren garaian puntakoak ziren tendentzia artistiko europearrak Berrizera? Zer gertatu zen Durangaldean korronte errenazentisten ispilu argia bihurtuko zen arkitektura adibide hau posible izateko?
San Joan Ebanjelariaren eliza barruan egingo dugu bisitaren zati handiena.
Bisitan nabarmentzekoak:
Irteera puntua: Elizondo plaza
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066