Bonbardaketaren aztarnak
DURANGO
Ezaugarriak
1937ko martxoaren 31n Durango bonbardatu egin zuten italiarrek. Oraindik asko dira bonbardaketa haren arrastoak Durangon zehar ikusi daitezke eraikin batzuetako hormetan.
Ez zen izan bonbardaketa bakarra, baina bai hondamendi handiena utzi zuenetakoa. Urteetako ikerketa lanari esker, bonbardaketak zelan gertatu ziren, nork planifikatu zituen eta zer ondorio utzi zituen ezagutzen dugu.
Bisita honetan, gerra zibilaren testuinguruan esanguratsuak izan ziren lekuak ezagutzeko aukera dago, bonbardaketa eguneko xehetasunekin batera.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Ezkurdi Plaza, frontoi zaharraren arrastoak.
- Andra Mariko elizpea, zurezko Europako handiena.
- Santa Susana Komentua, gerra kuartela.
- Durangoko Udaletxea, rokoko estiloko horma-pinturak.
- Etxezarreta Jauregia, Durangoko Arte eta Historia Museoa.
- Nevers Ikastetxea, emakume kartzela.
Irteera puntua: Ezkurdi Plaza
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066