Etxaburutarren ondarea
IZURTZA
Ezaugarriak
Durangaldeko bando gerratan aurkituko dugu Etxaburu dorrearen jatorria. Ibarguen eta Zaldibar familiek eskualdeko lurren kontrola eskuratzeko lehian, leinu txikien jaiotza bultzatu zuten, eta horietako bat Etxaburukoa izan zen.
Etxaburutarrak Izurtzan finkatu ziren, eskualdea Gaztelako mesetarekin lotzen zuen Urkiolako merkatal-bidean toki estrategikoa zelako.
Leiendak dio, Lope de Ondino zaldunak hildako basurdearen kobazuloaren gainean altxatu zutela Etxaburutarrek euren bizilekua.
Bisitan nabarmentzekoak:
● Bekotorre, Etxaburutarren ekimenez eraikia.
● Etxaburutorre, leinuaren egoitza.
● Bariko San Nikolas eliza, Etxaburutarren patronatua.
● Izurtzako presa, burdinola hidraulikoen funtzionamendua.
Irteera puntua: Izurtzako frontoia
Iraupena: 2 ordu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 230 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066