Auzolanean eraikitako herria
IURRETA
Ezaugarriak
Durangoren itzalean urteetan bizi izan da, baina historia handiko herria da Iurreta, eta gaur egun ere bizi-bizirik dago.
Erdi Arotik mantendu den kofradiatako egitura, komertzio bide garrantzitsuen lekuko, burdinolentzako herri aproposa, Dantzari-dantzaren gotorleku ere bada Iurreta. Aldameneko herri handiagoak bere azpian hartu arren edo gerrateen guda zelai izanda ere herritar askoren arteko auzolanari esker bizi-bizirik dago gaur egun.
Iurretako plazan elkartuta, bisita gidatu honetan, aurrez aipatutako ezaugarri guzti horien inguruko xehetasunak ezagutuko dituzue eta baita gauza gehiago ere. Nondik dator herriaren izena? Nola sortu zen? Iurretan zehar ibilita historiako garai ezberdinetan pausatuko zarete denboran zehar bidaiatuz.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Aita San Migel plaza
- Montoiko zubia
- Askondoko karpa
- Dantzari dantza
Irteera puntua: Aita San Migel plaza
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza eta irisgarria
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066