Artea agerian
DURANGO
Ezaugarriak
XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte, espazio publikoan eskulturak protagonismo handia hartu du, hiri eta herriei nortasuna emateaz, espazioak eraldatzeaz eta hiri-paisaia aberasteaz arduratzen baitira. Bestalde, eskulturak leku baten sinbolo bereizgarri ere badira, elkargune gisa, eta, aldi berean, komunitatearekin loturak ezartzeko balio dute.
Bisita honetan zehar, Victor Arrizabalagak proposatutako 1991ko Aire Zabaleko Museoaren Proiektuari buruz hitz egingo dugu, eta Durangoko espazio publikoa okupatzen duten eskultura itxurako adierazpen artistiko nagusienak aztertuko ditugu. Bisitan ere, eskultura horiek ingurunearekin nola elkarreragiten duten azalduko dugu, eta, azkenik, aire zabalean dauden artelanak zaintzearen garrantziaz eta beharraz hausnartuko dugu.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Juego de la Pelota 1, Juego de la Pelota 2, Juan Daniel Fullaondo eta Fernando Olabarria
- Diálogo-Abstracción 8 (1994) - Vicente Larrea
- Hirugarren Hilarria (1991) - Néstor Basterretxea
- Seetor. Aintziraren atea (2005)- Imanol Marrodán
Irteera puntua: Ezkurdi plaza (iturriaren ondoan)
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066