Harri herria
MAÑARIA
Ezaugarriak
Landaretza aberats eta haitz malkartsuen artean kokatzen da Mañaria. Ibilbide honetan herriaren izaeran garrantzia duten elementuak ezagutuko dituzu: lurra, harria eta ura.
Mañariko Arrueta auzoan baserri-etxeak ikusiko dituzu eta urteetan zehar baserri bizitzak eta baserrien eraldaketak zein izan den jabetuko zara. Bideari jarraituta, Zallobenta eta Askondo harrobietan zein motatako harria ateratzen zen eta zertarako erabili izan den azalduko dugu. Ura ere elementu garrantzitsua da. Argindarra lortzeko Urkuleta ibarrean dagoen San Lorentzoko zentrala garrantzitsua izan da. Ibilbideak amaiera, Kaltzada baserrian izango du eta bentak Mañariako herrian zer funtzio betetzen zuen jakingo dugu.
Bisitan nabarmentzekoak:
● Hilerria ermita baten barruan eraikia
● Arrueta auzoko baserriak
● San Lorentzoko argi indar etxea eta ermita
● Kaltzada baserria, garai bateko benta
Irteera puntua: Mañariko plaza
Iraupena: 2 ordu
Zailtasun maila: Erreza, baina mendian ibilteko oinetakoak ekartzea gomendagarria da.
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 230€ (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066