Pilotari lotuta
MALLABIA
Ezaugarriak
Mallabia eleizatearen historian murgilduko gara bisita honetan.
Denboran lar atzera egin barik, euskal pilotaren historian izan duen tokia azpimarratuko dugu. Izan ere, pilotari handiak eman ditu herriak: Pablo Berasaluze “Txikito de Mallabia”, Iñaki Artamendi, Digna Garitaonandia erraketista edota Aitor Elordi. Kulturgintzan ere, Izaro Andres, abeslariaren jaioterria dela harro aldarrikatzen dute mallabitarrek.
Mallabiko eraikinetan antzinako istorioen aztarnak gordetzen dira. XVIII. mendean bukatu ziren Andra Mari Jasokundearen elizako obrak. Parrokiaren lurzoruan zabaltzen dira antzinako auzotarren hilobiak. Argizaiolen argipean, etxe bakoitzak bere hilobia eta jarleku propioa zuen elizan.
Amezaga Jauregiak ere, Mallabia elizatearen historian garrantzia handia dauka.
Bisitan nabarmentzekoak:
- Andra Mariren Jasokundearen eliza.
- Kontzeju Zaharra.
- Amezaga Jauregia.
- Mallabiko frontoia.
Irteera puntua: Andra Mariren Jasokundearen eliza aurreko plaza
Iraupena: 90 minutu
Zailtasun maila: Erreza
Taldea: Gehienez 25 pertsona
Hizkuntza: Euskara, gaztelera
Prezioa: 185 € (BEZ barne)
Oharra
Bisita hau zure beharrizanetara egokitzen ez bada, egiguzu kontsulta eta aztertuko dugu egokitzeko aukera. Eskaintzen ditugun bisita gidatuez gain, norbere beharrizanen neurrira bisitak prestatzeko aukera eskaintzen dugu. Idatzi edo deitu lasai: info@gerediaga.eus / 946818066