Gerediaga Elkarteko artxiboko material originalak ikusgai daude Andreu Uriarte durangarraren erakusketan


2025/06/09


Jose Ignacio Andreu Uriarte durangarraren lana ezagutzeko aukera dago Durangoko Museoan. Artista ezezaguna da askorentzat, izan ere hau delako bere lehenengo erakusketa.

60ko hamarkadan Durangoko giro kulturalean parte hartu zuen, herrian bertan egin ziren erakusketetan parte hartuta, Tronperri dantza taldearen edota Geroa antzerki konpainiaren sorreretan eta Gerediaga elkarte sortu berriaren hainbat jardueretan. Testuinguru horretan, eskualdeko hainbat ekitaldiren karteal diseinatu zituen. 1966an, gainera, Euskal Eskolako Emen taldean parte hartzera gonbidatu zuten.

Gerediaga Elkarteak erakusketatarako, Durangoko eta eskualdeko ekitaldeetarako egindako irudi, kartel eta diseinu batzuen originalak utzi ditu. Garai bateko kultur mugimendua ezagutzeko balio duten kartel, diseinu, prentsa aipamen eta liburuxkak dira utzitakoak.

Erakusketari buruzko informazioa HEMEN