Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da.
1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.
Gaur egun Durangaldeko ondareari dagokionez, zaindu, ikertu eta zabaldu dira elkartearen hiru zutabe nagusiak. 400 bazkidez osotutako elkartea da eta zeregin horretan 10 lagunez osotutako zuzendaritza batzordeak eta lau laguneko lantaldea dihardu.